Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gaur zortzi iritsiko da hogeigarrena

Korrikaren 20. ekitaldia Ugaldetxotik sartu eta Gurutzetik irtengo da, apirilaren 4an. Korrika Batzordeak ekitaldiak ditu ordurako eta lehenagorako.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/03/28
19 Korrika Oiartzunen zeh

Hamazazpi lekuko aldaketa egongo dira Oiartzunen [Argazki: Yurima Sagastuy].

Korrikaren aurtengo ekitaldia —hogeigarrena— ostegunean hasiko da, Otxandion (Bizkaia). Euskararen lasterketak 1.164 kilometro eginda daramatzanean sartuko da Oiartzunen, apirilaren 4an (asteartea). 13:03an iritsiko da herrira, Ugaldetxotik, Errenteria-Oreretako Fanderia auzoa atzean utzita. Guztira hamar kilometro egingo ditu herrian zehar, eta hamazazpi aldiz aldatuko dute lekukoa (ikus behean ibilbidea), 50 minututan. Horrez gain, giroa berotzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu Oiartzungo Korrika Batzordeak, bai egunean bertan baita lehenago ere. Horrela, datorren ostegunean, Jon Maiak Jatorria, identitatea eta elkarbizitza hitzaldia emango du euskaltegian, 18:30etik aurrera. Ostiralean, berriz, Korrika Txikiaren txanda izango da. Herriko ikastetxeetako haurrak herrian zehar ibiliko dira, 15:00etatik aurrera. 17:00ak inguruan, eskolaz kanpok egiten dituzten jardueren emanaldia eskainiko dute Elizaldeko zein Haurtzaroko ikasleek. Arratserako utzi dute Korrika Gaztea. 19:00etan jarri dute zita, herriko plaza nagusian. Indartsu dator larunbata Larunbaterako egitarau zabala osatu dute, goizetik goizalderakoa. Horrela, 11:30ean erraldoiak irtengo dira Landetxe plazatik, eta 13:00etan muxikoen emanaldia egingo dute Doneztebe plazan. Bazkaria, berriz, Haurtzaro Ikastolakoek prestatuko dute. Izan ere, bere 50. urteurrena ospatzeko ekitaldi mordoa egiten ari dira, eta larunbatekoa izango da jardueretako bat. Jon eta Alaia Martinek eta Ander Lizarraldek bertsoak kantatuko dituzte otorduaren ondoren. Haurrei zuzendutako tartea 17:00etan hasiko da, Kontzejupe plazan. Abaraxkakoek antzinako jolasak dinamizatuko dituzte ordu horretatik aurrera. 17:30ean flauta kontzertu “erraldoia” eskainiko dute plazan, eta musikarekin jarraituz, ordubete beranduago, herri kanten emanaldia izango da bibliotekan. Doinu elektrikoagoak entzungo dira 19:00etan. Ordu horretan, Elektrotxufla irtengo da plazatik. Egunarekin bukatzeko, Kalera eta Estu & Larri taldeek kontzertua emango dute plazan, 23:00etatik aurrera. Horrez gain, Korrika pasatzen den egunean jolasak antolatu dituzte plazan —17:00etan hasiko dira—. Aurtengo Korrika Iruñean bukatuko da, apirilaren 9an, eta bertara joateko autobusa antolatuko dute.

Ibilbidea eta lekukoaren eramaileak

  • 13:03ean: Fanderiako biribilgunea. Carrefour.
  • Bidebitarte sagardotegian. Aldeguna.
  • 13:09an. Saltokiko biribilgunean. Tajo.
  • Saizar lantegiaren parean. Niessen.
  • 13:12an. Intxixu erretegiaren parean. Ttur-ttur.
  • Ibarreren hasieran. Intxixu-AEK.
  • 13:17an. Yerobi Txiki baserriaren parean. EH Bildu.
  • 13:22an. Kamiyo baserriaren parean. Eskuttun.
  • Karrika-Olalde bidegurutzean. Antiju Morik.
  • 13:32an. Altzibarko bidegorriko gurutzean. Elizalde.
  • Ormazabal-enea etxearen parean. Haurtzaro.
  • 13:37an. Doneztebe plazan. Oiartzungo Udala.
  • Mendiburu Etxeberria etxearen parean. Etxerat.
  • 13:42an. Sein baserriaren parean. Ezker abertzalea.
  • Trekurako bidegurutzean. Auzokalte.
  • Txipiberri baserria zenaren parean. Oarsoaldeko AEK.
  • 13:47an. Bizardia elkartearen parean. Bizardia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.