'10.000 irribarre' iniziatiba Albaolara heldu da bihar, IKer Fernandezen eskutik, eta Markelen Irria elkartearen alde.
10.000 lagunengana iritsi nahi du Fernandezek, bizitzeko grina piztea helburu duen bere egitasmoarekin.
Baikorra izatea eta norbere bizitzaren protagonista izatea. Horiexek dira Iker Fernanez
coach ezagunaren arrakastarako gakoak. Hacedor de aventuras ezizenez ezaguna, bihar Pasaiara heldu da Fernandez,
Albaolaren Kultur Faktoriara,
Cómo ser tu propio coach en la vida y en el trabajo hitzaldia ematera.
Fernandez herriz herri ari da hizlari,
10.0000 Irribarre proiektua aurkezten. Fernandezen egitasmo pertsonala da, “grinaz bizitzako pasioa piztea helburu” duena. Mezu baikor horrekin 10.000 lagunengana iritsi nahi du -hortik proiektuaren izena-, eta horregatik, beste herrietan egin duen antzera, Pasaian emango duen hitzaldia ere, euro bana eskatuko die entzuleei, ondoren bildutako diru guztia
Markelen Irria elkarteari emateko.
Master berritzailea
Albaolako hitzaldian, Iker Fernandezek master bat aurkeztuko du, bere esanetan “Euskal Herrian garapen pertsonaren alorrean aurkitu daiteken hezkuntza programa berritzaile eta iraultzaileena”.
Masterra Donostian eskainiko dute, bost ataletan, eta zatika edo osorik egiteko aukera eskainiko dute.
Hitzaldi 18:30ean hasiko da eta parte hartzeko aldez aurretik
izena eman behar da.