Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Martxoko plenoan, hautsak harrotuta

Gai zerrendako gaietan adostasuna nagusi izan bazen ere, gai zerrendatik kanpo, eztabaida asko piztu ziren; Trintxerpeko lanak, ziriza, sutean kaltetuak...

olatz mitxelena
Pasaia
2017/03/29
sutean kaltetuak, trintxerpe

Alkatearen azalpenak entzunda, haserretu egin ziren Trintxerpeko sutean etxea galdu zuten bizilagunak.

Otsaileko plenoan lizentzia martxorako izango zutela agindu zieten, eta, atzo, oraindik ez zuten. Trintxerpeko sutean etxea galdu zuten bizilagunak udalbatzarren izan ziren atzo berriz ere, hirugarren hilabetez jarraian, beren etxebizitzak berreraikitzen hasteko lizentzia eske. Plenoa bukatuta eman zien Izaskun Gomez alkateak hitza bizilagunei, eta hortik aurrera, sorpresa, harridura eta haserrea, denak bat. Bizilagunek salatu zutenez, atzo goizean jaso zuten azken notifikazioa udaletxean, lizentzia izango zelakoan. Beren harridurarako, ordea, notifikazioa ez zen lanean hasteko baimena, “orain dela hilabete bat egindako eskaera berbera baizik”. Ondoren hartu zuen alkateak hitza, bizilagunei azaltzeko udalak beren dokumentu baten zain dela, bi komunitateak bateratu dituztela ziurtatzeko. Alkatearen azalpenak bizilagunen haserrea eragin zuen, azaldu zutenez, erabaki hori aspalditik hartua dutelako, eta dokumentu horren zain zirenik inork ez dielako jakinarazi. “Kokotaraino gaude. Gurekin jolasean ari zarete. Gure abokatuak ez zuen eskaera horren berririk”, salatu zuten. Gaur bertan dokumentua udaletxera eramatekotan geratu ziren, eta hori eginda lizentzia ahalik eta azkarren ematea espero zutela adierazi zuten. Alkateak dokumentu hori jaso, eta dagokion tokira igorri ondoren, lizentzia emango zietela agindu zien. Bi mozioak aurrera Plenoaren gai zerrendan, besteak beste, bi mozio zeuden atzo, eta biak onartu zituen udalbatzarrak, aho batez. Honenbestez, EH Bilduren iniziatibaz, pasaitarrek SEPEren bulegoa eta Lanbiderena toki berean izan dezaten eskatuko dio Pasaiako Udalak Eusko Jaurlaritza. Pasaiak Ahal Du-ren mozioa, hainbat konpainiei tasa bat grabatzearen aldekoa, hainbat zuzenketekin bada ere, aurrera ateraz zen baita ere, talde guztien babesarekin. Horrez gain, atzo, bake epailea eta bere ordezkoa izendatu zituzten. Titularra Luis Mari Laboa sanjuandarra izango da, eta  ordezkoa, Maria Fariña Garmendia. Gobernuaren kontrolean, hika-mika ugari Bizilagunekin soilik ez. Oposizioa eta gobernuaren artean ere izan zen hika-mikarik atzokoan. Herritarrei alkateordetzetan harrera egiteko ordutegiak murriztu izana gaitzetsi zuten EH Bilduk eta Pasaiak Ahal Du-k. Gobernuak erabakia defendatu zuen, alkateordetzetara herritar gutxi joaten direla argudiatuta. Bide beretik, batzordeak ez direlako deitzen kexu azaldu ziren oposizioko bi taldeak, eta informatuak izateko eskubidea aldarrikatu zuten. Hautsa harrotu zuten beste bi gaiak, EH Bilduk plazaratutakoak. Zirizaren erabilpenaz galdetu zuen EH Bilduk, koalizio abertzaleak salatu zuenez, eraikina parte hartze prozesuan adostu zirenak kontuan hartu gabe erabiltzen ari direlako. Eta hala baieztatu zuen kultur zinegotzi Miriam Canok. Zehaztu zuenez, kultura departamendua ari da kudeatzen eraikina, Portuarekin “kortesiazko hitzarmen bat” tarteko. Herrera eta Trintxerpe artean egin behar dituzten lanek ere eman zuten zeresanik. Oso kritiko agertu zen EH Bildu, jakinarazi zuenez, udalak oniritzia eman dielako lanei, koalizio abertzaleak aurkeztutako alegazio guztiei kontra erantzunez. Bien bitartean, baina, udalak alegazio oso antzekoak bideratu dituelako salatu zuen koalizioaren zinegotzi Oihane Oronozek, nahiz eta publikoki onartu ez, eta gogor gaitzetsi zuen gobernuak gai honetan egin duen kudeaketa, pasaitarrei dagozkien erabakiak beste erakundeen esku utzi dituztela argudiatuta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.