Arduradunek azaldu dutenez, "eguraldi iragarpenak" eraman ditu jaia bertan behera uztera
Mindarak iaz egin zuen lehenengo dibertsitatearen festa.
Larunbaterako (etzi) deitua zuen Aniztasunaren Jaia bertan behera utzi du Mindara Aniztasun Funtzionala duten pertsonak artatzeko Gipuzkoako elkarteak. Arduradunek azaldu dutenez, “eguraldi iragarpenak” eraman ditu jaia bertan behera uztera: “Eguraldiak ez digu utziko jaia normaltasunez burutzen. Pena handiarekin, baina festa bertan behera uztea erabaki dugu”.
Larunbatean ez, baina jaiaren bigarren aldia antolatuko dutela jakinarazi dute, bestalde, oraindik ere data zehaztu gabe badute ere.