Herriko kaleetan barrena kale animazioa izango da Elektrotxuflaren eskutik orain, eta pintxo pote berezia egingo dute, gainera,
Elektrotxuflak girotuko ditu kaleak.
20. Korrika hasi da. Otxandiotik abiatu da eta Errenteria-Oreretan zuzenean jarraitu dute Korrikaren hasiera Zumardian dagoen karpan bildu diren lagunek. Lekukoa eta guzti eraman dute txikienek eta adi jarraitu dituzte euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren lehen urratsak. Bihar Korrika Txikien txanda helduko da, eta apirilaren 4an helduko 20.Korrika Errenteria-Oreretara Perurenatik sartuta.
Herriko kaleetan barrena kale animazioa izango da Elektrotxuflaren eskutik orain, eta pintxo pote berezia egingo dute, gainera, Arkaitza, Xera, Sindikato, Manuel, Reyna, Gaztelu, Gailur, Limerick, Errioxa Berri, Gamon 14, Landare tabernetan eta Oarso sagardotegian. Arkaitza, Batzokia, Reyna, Gailur, Landare, Manuel, Aralar, Sindikato, Kerala, Zuketz eta Zuzen tabernetan berriz, Korrika Tonbola egingo dute.