Lankidee "terrorismo akusazioa" bertan behera gera dadin eskatu dute, "lekuz kanpo dagoela uste dugu, ez dagoela justifikatuta".
Espetxeratutako hiru gazteetatko baten lankideek babesa adierazi diete lau atxilotuei.
Hilaren 11n Iruñean izandako liskarretan atxilotu zituzten lau gazte oreretarrek babesa jasotzen jarraitzen dute. Joan den asteburuan musika elkarte eta musikazaleen babesa jaso bazuten, gaur, lan mundutik dator babes hori. Espetxeratuetako bat, Endika Etura, praktiketan ari zen enpresa batean, eta bertako lankideek babesa adierazi diote berari zein beste hiru gazte oreretarrei. “Erabateko elkartasuna adierazi nahi diegu une gogorrak bizitzen ari diren atxilotuei beraiei, euren lagunei eta senideei”.
Gazteen gurasoek egin zuten agerraldian eskatu bezala, lankideek ere “terrorismo akusazioa” bertan behera gera dadin eskatu dute, “lekuz kanpo dagoela uste dugu, ez dagoela justifikatuta”. Auzia epaitegi arruntera eman dezaten, eta behin behinean aske uzteko ere eskatu dute, “gazte hauek euren etxeetara, ikasgeletara, lantokietara eta jardun sozialetara itzul daitezen espero dugu”.
Hilaren 18an atxilotuen gurasoek deitu zuten manifestazioan bildu ziren ehunka herritarrekin daudela gaineratu dute langileek amaitzeko, eta “besarkada estua” bidali diete lau gazteei, senideei eta lagunei.