Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kuadrillen Eguna berrasmatzeko prest

Apirilaren 23an batzar irekia egingo dute, U23 diseinatzeko asmoz. Dimentsio handia hartu du egunak, eta inplikazio handiagoaren bila ari dira.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2017/03/31
2017ko kuadrilen eguna

Iazko Kuadrillen Egunean 1.500 lagunek hartu zuten parte.

Aurten 26. aldiz egingo dute madalenetan Kuadrillen Eguna. Iazko ospakizunen ondoren, eguna bera berriro diseinatzeko helburuarekin, lehen batzarra egin zuten duela bi aste. Hurrena apirilaren 23an izango da, Xenpelar Etxean, 18:00etatik aurrera. Kuadrillen Egunak dimentsio handia hartu du azken urteetan. 2006an 40 bat lagunek hartu zuten parte, eta iaz 1.500 izan ziren beren txartela hartu zutenak. Eta bazkarira joan gabe geratu ziren asko eta asko. Abiapuntu hori hartuta, Kuadrillen Egunaren antolakuntzan dabiltzanek uztailaren 23ko festa berriro diseinatzea erabaki dute. Jakitun dira 1.500 pertsonen inplikazio zuzena ezin dutela lortu, eta inplikazio maila ezberdina izango dela. Horren harira, uztailera arteko batzarretan kuadrilla bakoitzeko ordezkari bat egotea egoki ikusten dute antolakuntzan ari diren Maitane Basasoro eta Amets Badiolak. Dena ezbaian Azaldu dutenez, azken urteetan hobekuntza txiki batzuk sartu dituzte Kuadrillen Egunean —plater berrerabilgarriak, edalontziak bakoitzak bere etxetik eramatea eta abar—, baina oinarrietara joan gabe. Madalenetara arteko prozesuan dena jarri nahi dute mahai gainean. Eta «dena» diotenean, dena da: «Erakutsi nahi dugu badagoela gune bat ideiak botatzeko, eta egiten ari garen batzar hauek badira gune hori. Proposatu daiteke eguneko bazkaria aldatzea, edo musika; eguna bera beste modu batean ospatzea; txartelen salmenta modua…». Azken horri dagokionez, antolatzaileen eta parte hartzen dutenen arteko erlazioan sakondu nahi dute. «Txartelak erosten dituzten gehienekin ez dago kontakturik. Tabernara joan, txartela erosi eta hor bukatzen da. Beste modu batera eginda, elkar ezagutzeko aukera izan dezakegu», azaldu du Basasorok. Horren guztiaren atzean, baina, hasierako filosofiara bueltatzeko asmoa dago. Badiolak onartu du, masifikazioa dela eta, balore haietara itzultzea zaila izango dela, baina ahalegina egingo dute parte hartzaile guztien arteko harremana estutzeko. Eta harreman horiek estutzeko momentuetako bat aurrez egiten diren antolakuntza lanetan izan daiteke. Horrela, arduren banaketa zein parte hartzea funtsezkoa dela nabarmendu dute biek ala biek. «Ezin da hamarren artean guztiaren karga hartu. Inplikazio maila ezberdina izango da, bai, baina bideak aurkitu behar ditugu antolakuntzakoak denen atzetik ez ibiltzeko»,nabarmendu du Badiolak. Horrela, uztailaren 23rako arduren banaketari ere garrantzia handia eman diete, eta orain baino jende gehiagok parte hartzea dute helburu. «Kontua ez da mahaian eseri, bazkaldu eta joatea», esan du Badiolak. Basasorok esaldi batekin laburbildu du euren nahia: «Dimentsio handia hartu du egunak, baina horrek ez du esan ez denik egingo herritik eta herriarentzat». Eta horretan saiatuko dira. Hurrengo zita, A23an.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.