Udalekuetarako begiraleen bila ari dira
Uztailean egingo dituzte Oiartzungo udaleku irekiak. Begirale moduan lan egiteko prest dagoenak apirilaren 7ra arte entrega dezake curriculuma.
Oiartzungo udaleku irekiak uztailaren 3tik 28ra egingo dituzte. Bertan lan egiteko begiraleen bila ari dira antolatzaileak.
Lana egiteko prest daudenek curriculuma utz dezakete Abaraxka ludotekan, apirilaren 7ra arte. Horrez gain, e-posta bidez ere bidal daitezke, edo Mendiburu kaleko 5 zenbakiko bulegoan entregatu (Ordutegia: 08:30etik 11:30era eta 16:30etik 19:30era).
