Abuztuko festak antolatzen hasiko dira. Oiartzungo eragile eta elkarteak animatu dituzte astearteko bileran parte hartzera.
Erraldoiak, iazko txupinazoaren ondoren.
Oiartzungo festa nagusiak iristeko lau hilabete pasatxo falta dira oraindik. Gauzak ongi ateratzeko, baina, komeni da ongi antolatuta egotea. Helburu horrekin bilduko da, lehen aldiz, Xanistebanetako Jai Batzordea.
Herriko festetan ekitaldiak antolatzen dituzten eragile eta elkarte guztiei deia egin diete astearteko bileran parte har dezaten. Udalak nabarmendu duenez, “oso garrantzitsua” da jai batzordean parte hartzea. Zita Manuel Lekuona bibliotekako beheko solairuko gelan jarri dute, 19:00etan.