40 minutuz Lezorena izango da, gaur, Korrika

Korrika gaur iritsiko da Lezora. 17:10an Gaintxurizketan egongo da, eta azken lekukoa 17:42an hartuko du, Donibanerako bidean.

korrika19.lezo

19. Korrika goiz-goiz pasatu zen Lezotik, igande batez.

Gaur iritsiko da Korrika Oarso Bidasora. 12:00etan sartuko da Perurena aldetik Errenteriarra. Errenteria-Oiartzun-Irun-Hendaia-Irun-Hondarribia-Irun bidea egin ondoren, 17:10etan iritsiko da Lezoko udalerrira Korrika, Gaintxurizketa gaineko biribilgunera. Handik aurrera, Korrika Lezorena izango da. Ondokoa, gaur, Lezon nork eta zein ordutan hartuko duen lekukoa, zehatz:
  • 17:10an, Gaintxurizketako biribilgunean, Lezoko Udaleko langileek hartuko dute lekukoa.
  • 17:17an, Patxikuene erretegian, Lezoko Udalak jasoko du lekukoa.
  • 17:23an, Irurtzungo biribilgunean, Tiñeluk hartuko du lekukoa.
  • Ondoren, Urreleku baserrian, Munttar Txistulari Taldearen txanda.
  • 17:31an, Algeposan, Pasaia-Lezo Lizeoko gurasoek jasoko dute lekukoa,
  • Ondoren, Ibaiondon, Txerrimuñoko kideen txanda.
  • 17:37an, Gurutze Santuaren plazan, Kuadrillategiko kideek jasoko dute lekukoa.
  • Ondoren, Andreone liburutegian, Oroitzene AEK-ko ikasleen txanda.
  • 17:42an, Donibanera joateko errepideko bihurgunean, Lezo Herri Eskolako eta Institutukoen txanda.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.