Donostiako Emakumeen Etxean aholkularitza juridikoa ematen duen Ana Lopez abokatuak emango du hitzaldia Merkatuzarren 17:00etan hasita.
Indarkeria matxistari aurre egiteko baliabide sozial eta juridikoen gainean mintzatuko da Lopez.
Indarkeria matxistari aurre egiteko baliabide sozial eta juridikoak ezagutzeko hitzaldia antolatu du udaleko Berdintasun sailak ostegunean. Donostiako Emakumeen Etxean aholkularitza juridikoa ematen duen Ana Lopez abokatuak emango du hitzaldia Merkatuzarren 17:00etan hasita. Bide judizialera heltzeko dauden bideen berri emango du Lopezek, eta emakume batek bizitzen ari dena kontatzea erabakitzen duenean jarraitu behar duen bidea azaldu, eta horietako bakoitzak zer suposa diezaiokeen eta topa ditzakeen oztopoen berri emango du, besteak beste.
Berdintasun sailak emakume guztiak animatu ditu hitzaldian parte hartzera, “bereziki horrelako egoera bat bizitzen dutenak edo jasotako informazioa lagungarri izan dakiokeen emakumeren bat ezagutzen dutenei”.
Haurtzaindegi zerbitzua egongo da, baina horretarako aurretik abisatu beharko dute zerbitzua behar dutenek 943 44 95 76 telefono zenbakira deituta.