Itsas Mendik antolatutako VII. Matxintxola Mendi Lasterketa igandean jokatuko da.
Ander Iñarrak (argazkian) eta Amaiur Iglesiasek irabazi zuten iaz igoera.
Donibaneko
Itsas Mendi Elkarteak urtero antolatzen duen Matxintxolako igoera igandean lehiatuko da (hilak 9). Matxintxolako igoera, mendiko lasterketa bat da, herrikoia, eta izen-ematea doan da. Igandean bertan eman behar da izena, Donibaneko plazan. Handik abaituko da lasterketa, 11:00etan.
Ordubete lehenego, baina, oinezko martxa bat aterako da toki beretik, lasterketan oinez parte hartu nahi duen edonorentzat eta gurasoak haurrekin joan ahal izateko aproposa.
Berritasun gisa, aipatzeko, aurten sari banaketaKantinan izan ordez, Arrokaundietan izango dela, Piraten etxean. Sariak ez ezik, ohi bezala, mokadutxoa eta tragua egiteko aukera egongo da.
Ibilbidea ezagutu nahi dutenentzat, hona
perfila.