Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Oiartzungo emaitzak "izugarriak" izan zirela uste du Gure Esku Dago-k

Parte hartzearekin pozik dago Oiartzungo Gure Esku Dago, baina are gehiago sortu duen giroarekin eta utzitako arrastoarekin.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/04/05
demoarso

M19aren aurreko lanketarekin oso pozik dago Oiartzungo Gure Esku Dago.

Bi aste pasa eta hiru egun pasatu dira Demoarsok Euskal Herriaren estatusari buruzko galdeketa egin zuenetik. Horren harira, irakurketa egin du Oiartzungo Gure Esku Dago-k. Pozik daude egun horretako emaitzekin, are gehiago aurreko hilabetetan egindako lanarekin eta galdeketak utzi duen arrastoarekin. Alde batetik, emaitzak “izugarriak” izan zirela nabarmendu dute erabakitzeko eskubidearen aldeko taldekoek. “3.426 oiartzuarrek parte hartu zuten herri galdeketan, erroldaren %40,2. Emaitza hau ez da kasualitatea, hilabete, hilabete luzez ehunka oiartzuarrek egindako lanaren emaitza da”, esan dute. Emaitzen gainetik, egindako bideari eta Oiartzunen utzi duen “posoa” eta giroari eman diote garrantzia. Eskualdeko gainontzeko udalerrietan parte hartzea baxuagoa izan da, baina bertako emaitzei balorea eman diete. Aitortu dutenez, horrelako kontsulta bat egitea ez da “lan erraza”. Gaineratu dutenez, hainbat herriek duten dimentsioengatik horrelako lanketa bat aurrera eramatea zailagoa da. “Sekulako lana egin ondoren emaitza onak atera dituzte eta horregatik zoriondu egiten ditugu”, zehaztu dute. “Gizarte osasuntsua” Oiartzungo Gure Esku Dago-ren ustez, herri galdeketak “onurak” ekarri dizkio Oiartzuni zein Oarsoaldeari. “Gizarte osasuntsu batean bizi garela erakutsi dugu, irizpide demokratiko sakonekoa eta normaltasunez demokrazia gauzatzeko gai dena. Gure garaian kokatu gaituen ariketa egin dugu, denon artean eta denontzat”, azaldu dute. Horiek horrela, eskerrak eman dizkiete lanean aritu ziren ehunka oiartzuarrei. Hori bai, oraindik bidea egin behar dutela ziurtatu dute. “Geltoki asko geratzen zaizkigu bukaerako helburutara iristeko. Datorren geltokia ekainaren 10ean daukagu Bilbon! Bertan elkar ikusiko garelakoan!”. Irakurketaz gain, botoa eman zuten oiartzuarren kopurua xehatu dute, adinetan banatuta. Ohartarazi dute datuak orientatiboak direla. Horiek ikusteko, egin klik estekan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.