Igandean ospatuko denez, astelehenean liburu sorta bat zozketatuko dute Pasaiako liburutegiek.
Liburuaren Eguna ospatuko dute astelehenean Pasaiako liburutegiek.
Hilaren 23an ospatuko da Liburuaren Eguna, igandean, eta Pasaiako liburutegiek bi ekitaldi antolatu dituzte ospakizunaren harira.
Astelehenean, hilak 24, liburu sorta bat zoketatuko dute. Zozketan parte hartzeko, liburutegietako erabiltzaileek galdetegi bat erantzun beharko dute beren gustuen berri emateko.
Horrez gain, hilaren 27an, San Pedroko liburutegian, Ibon Martin idazleak
El último akelarre eleberria aurkeztuko du.
El faro del silencio (Pasaian kokatua) eta
La fábrica de las sombras liburuen egilea da Martin. San Pedron aurkeztuko duena bere azken eleberria da.