Maiatzaren 2tik aurrera eman daiteke izena uztailean goizetan izango diren udaleku irekietan.
Udaleku irekiak uztailean izango dira, lan egunetan, goizero
Pasaiako Udalak urtero antolatzen dituen udaleku irekietan izena emateko epea zabalduko dute laster. Maiatzaren 2tik 12ra bitartean egongo da zabalik inskripzioa.
Eskaintza Pasaian erroldatu edota ikasten duten haurrentzat da. Txikiek 2007 eta 2014. urteen artean jaiotakoak behar dute izan (bi urteak barne).
Udalekuak uztailaren 3an hasi eta 28ra bitartean izango dira, goizero, lan egunetan, 09:30etik 13:00etara. Taldeak hamar edo hamabi haurrekin osatuko dituzte, eta talde bakoitzak begirale bana izango du arduradun.
Udalekuetan askotariko jarduerak egingo dituzte: tailerrak, jolasak, eskulanak, txangoak…
Matrikulak 76,30 euro balio du eta ordainketa haurraren izenean egin behar da, Kutxabank-eko ondorengo kontuan: ES55 2095 5400 02 1061652334.
Izena ematerakoan, matrikula orriarekin batera (ikastetxeetan banatuko dute eta postaz helarazi Pasaian bizi diren haur guztiei) ordainagiria eta haurrraren osasun txartelaren kopia aurkeztu behar dira. Haur Hezkuntzako haurren kasuan, horrez gain, nortasun agiriaren edo familia liburuaren kopia aurkeztu beharko dira.
Pasaian ikasten duten haurrek ikastetxean bertan eman dezakete izena, eta gainontzekoek Gazteria Departamentura jo behar dute, Trintxerpeko Euskadi etorbideko 61. zenbakian dagoen bulegora, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.
Guztira 360 plaza eskainiko dituzte. Plaza kopurua mugatua denez, eskariek kopurua gaindituko balute, zozketa egingo lukete.