II. film zikloaren barruan dago biharko emanaldia. Hiru lagunek —tartean Jon Lopez oiartzuarrak— pedalo batean egindako bidaia kontatzen du.
‘Pédalo’.
Zinegileak elkarteak antolatutako bigarren film zikloak bere bidea egiten jarraitzen du. Bihar izango da apirileko emanaldiaren txanda. Juan Palacios zuzendari eibartarraren
Pedaló lehenengo film luzea eskainiko dute udaletxeko areto nagusian.
Pasa den urteko Zinemaldian estreinatu zuten filma, eta euskal zinemagintzaren Irizar Saria jaso zuen
Pedaló-k. Hendaiatik Bilbora pedalo batean doazen hiru lagunen bizipenak azaltzen ditu 71 minututan. Emanaldiaren ondoren, euskal kostaldetik 150 kilometroko bidaia egin zuten hiru lagunekin hitz egiteko parada egongo da. Horietako bat da Jon Lopez oiartzuarra. Emanaldia 20:00etan hasiko da. [Trailerra ikusteko, egin klik
estekan].
Oiartzungo II. film zikloaren azken aurreko filma izango da biharkoa. Izan ere, maiatzeko emanaldiarekin bukatuko da aurtengo egitasmoa. Orduan Sebastian Arabia txiletarraren
Boye emitituko dute.