Emaile berriak eskatu ditu emaileen elkarteak, emaile beteranoen eta gazteen artean dagoen hutsunea betetzea ez delako bermatzen.
Asteartean izango da bi hileroko zita.
Oiartzungo odol emaileek bi hilero dute zita. Apirilekoa datorren astearte arratsaldean —hilak 25— egingo dute, anbulatorioan. Ohi bezala, oiartzuar gazteei deialdia luzatu diete antolatzaileek, odola eman dezaten. Izan ere, odol emaileen elkartearen arabera, adin gehiago dutenen eta gazteen arteko aldea ez da berriekin betetzen ari. Likido preziatua eman nahi duenarentzako ordutegia 18:00etatik 20:00etara izango da.
Horrez gain, jakinarazi dute otsailaren 21ean 46 pertsona pasatu zirela odola ematera, horietatik bi estreinakoz. Honakoak dira emaileen datuak, odol klaseetan banatuta:
- O+: 13.
- O-: 9.
- A+: 18.
- A-: 3.
- B+: 1.
- B-: 1.
- AB+: 1.