Batelek Sestaon lehiatuko dute Euskadikoa

Sailkapen estropada bihar arratsaldean da, eta etzi goizean finala.

batelak, Euskadiko txapelketa

Iazko Euskadiko Txapelketa Legution jokatu zen; aurtengoa Sestaon.

Batelek San Pedron lehiatu zuten Gipuzkoako Txapelketa orain dela bi asteburu, eta bihar eta etzi lehiatuko dute Euskadiko Txapelketa, aurtengoan Sestaon, Euskal Arraun Federazioak antolatuta. Sailkapen estropadak bihar dira, 15:30ean, eta finalak, etzi, 11:00etan. Horrekin, ofizialki bukatuta geratuko da batelen aurtengo denboraldia. Oarsoaldeko batelak gogor aritu dira aste osoan lanean, Sestaon denboraldian zehar egindako lan bikaina biribiltzeko asmoz. Hibaika, Illunbe eta Koxtape Gipuzkoako Txapelketan lortutako tituluak berresten saiatuko dira Bizkaian (bana dute Hibaikak eta Illunbek, eta bi Koxtapek), baina horretarako, noski, gogor aritu beharko dute Bizkaiko batel onenen kontra.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.