Ordezkaritza zabala izan du Donibanek asteburuan Sestaon.
Euskadiko batel txapelketa jokatu da asteburuan Sestaon, eta hoberen Koxtapeko seniorrak aritu dira, txapelketa irabazita, eta etxera bandera ekarrita. Bigarren, hamazazpi segundora, Hibaikako neskak helmugaratu dira eta haientzat izan da zilarra. Nesken kategoria nagusian Deustukoak izan dira podiumera igotzen azkenak, brontzekoa irabazita.
Mutil seniorretan, eskualdeko ordezkari bakarrak, Koxtapekoak, bosgarren izan dira. Urrea Zierbenarentzat izan da, eta zilarra eta brontzea, Orio eta Itsasoko Amarentzat, hurrenez hurren.
Koxtapeko mutik kadeteek brontzekoa irabazi dute, eta emakume gazteek zilarra, Tolosaldearen atzetik. Kategoria berean Hibaikako neskak laugarren izan dira, podiumetik kanpo soilik bi segundorengatik. Portugaleteko San Nicolas batelarentzat izan da brontzezkoa.
Atzoko egunean protagonisten artean, Hibaikako neska kadeteak. Brontzezkoa irabazi duten, ezustean, estropadan bigarren izan zen Portugalete deskalifikatu zutelako batelak pisua ez emateagatik. Beltzezko neskek, ordea, keinu polita izan zuten beren kontrario bizkaitarrekin, eta podiumera elkarrekin igo ziren, domina haiei eskainiz. Oriorentzat izan da urrea, eta Tolosaldearentzat zilarra. Koxtapeko kadeteak laugarren izan dira.
Haurren mailan, azkenik, Hibaikako mutilak lugarren izan dira. Podiumera igo dira, hurrenez hurren, Arkote, Isuntza eta Zumaia. Nesketan, berriz, txapelketatik kanpo, Hibakako batela bigarren izan da kontsolaziokoan, eta Koxtapeko mutilena hirugarren.
Emaitzak