Maiatzaren 11tik 13ra izango da aurten Antxoko Garagardo Azoka.
Antxotarrak, iaz, garagardo azokaren irekieran.
Ia dena prest da aurtengo Antxoberfestarako: datak zehaztua, kartela kalean, garagardoak aukeratuak, eta egitaraua osatuta.
Maiatzaren 11, 12 eta 13an izango da aurtengo garagardo azoka, ostegunetik larunbatera, eta ohi bezala, garagardo eskaintza zabala ez ezik,
jai egitarau oparoa antolatuko dute feriaren bueltan.
Garagardoetan, urteroko klasikoak, eta baita berritasunak ere, besteak beste, Willy el tuerto garagardoa, Naparbier-ena.
Aurtengo kontzertuak ondokoak:
Elbereth Taldea,
Elektrotxufla,
Psicoacustic,
La fabrika de boinas,
Dj.Bull eta
Alkarkide txaranga eta
Jaixkipe Txarangak.
Horrez gain, herri bazkaria egongo da eta urtero legez,
American Crazy Cars-en ikuskizuna.