Mendekoste jaiak ekainaren 2tik 4ra egingo dituzte. Lezoko lehen festak behar bezala antolatzeko jai batzordearen bilkura dago gaur.
Ekainaren 2tik 4ra dira aurtengo mendekosteak.
Gaur (asteartea) jai batzordearen bilkura egingo du Lezoko jai batzordeak. Mendekoste Jaiei begirakoa izango da batik bat. Gai zerrendan lau puntu izango dituzte aztertzeko batzordean parte hartzen duten norbanako, elkarte eta eragileek. 19:30ean da batzarra, udaletxean.
Hauek dira aztertuko dituzten gaiak:
- Aurreko akta onartzea.
- Mendekosteetarako prestaketa.
- 41.000 euroren balizko erabilerak. Eztabaida.
- Norberak lekarkeena.
Lezoko lehenengo festak, Mendekoste Jaiak, ekainaren 2tik 4ra egingo dituzte.