Pasaiak Ahal Du-k opor garaian eskola-jantoki bat irekitzea proposatuko du, mozio bidez, eta EH Bilduk gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea.
Gaur arratsaldean bilduko da udalbatza, 19:00etatik aurrera, Arizabalon, hileroko ohiko plenoan. Gai zerrendan nabarmentzekoa, besteak beste, 2016 ekitaldiari dagokion aurrekontuaren likidazioaren onarpena eta 2017-2018 ikasturteko zerga ordenantzen aldaketa.
Horrez gain, ostalaritzako establezimenduetan terrazak jartzeko udal ordenantza arautzailearen aldaketa proposatuko dute, aldaketari hasierako onarpena eman asmoz.
Hiru mozio eztabaidagai
Eztabaidarako hiru mozio izango dira gaurkoan, bi Pasaiak Ahal Duk defendatuta eta hirugarrena EH Bilduk aurkeztutakoa.
Udan eskola jantoki bat zabaltzea defendatuko du Pasaiak Ahal Du taldeak, eta baita etxez-etxeko gizarte-catering sistema ezartzea.
EH Bilduk, berriz, gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko eta indarrean dagoen legedia aplikatzeko eskatzen duen mozioa defendituko du.
Gai zerrenda
EH Bilduren mozioa
Pasaiak Aha Du-ren mozioa (etxez etxeko catering-a)
Pasaiak Ahal Du-ren mozioa (jantokia)