Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Arnasa hartuta, azken txanpari aurre egiteko prest da Oiartzun

Lehen Mailako taldeari lau partida falta zaizkio liga bukatzeko. Entrenatzailearen ustez, partida bat gehiago irabazi behar dute mailari eusteko.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/04/28
oiartzun-atletico

Oiartzungo jokalariak, Atletico Madrili sartutako gola ospatzen. Lehen Mailari eustea da ospatu nahi duten hurrena.

Lau partida besterik ez dira falta Oiartzun Kirol Elkarteko lehen taldeak liga buka dezan. Azken postuan hasi zuten bigarren itzulia, baina urte hasieran bolada on bat harrapatuta, atzean utzi zituzten jaitsiera postuak. Pasa den asteburuan bi puntura zituzten; Granadilla Teneriferi irabazita, laura handitu dute aldea. Igandean Karla Lekuonan lortutako garaipena «beharrezkoa» zela uste du Gari Argote entrenatzaileak. «Atzetik ditugun taldeek euren kontra jokatuko dute, eta baten batek puntuak aterako ditu. Bai ala bai atera behar genituen puntuak», jarraitu du oiartzuarrak. Denbora dezente zeramaten partidarik irabazi gabe, baina bitarte horretan jokoa eta sentsazioak «onak» izan direla aitortu du. «Azkenean lortu genuen garaipena. Ez zen partida onena izan, baina kristoren lana egin genuen eta sufritzen jakin genuen hiru puntuak lortzeko», gaineratu du. Kanariarren partidaren aurretik, garbi zuten bost partidatan bi garaipen behar zituztela. Lehena lortu dute. Lau mailako eskailera Lehen Mailan jarraitzea da helburua, eta bide horretan, lau koska falta zaizkie. Arerio gogorrak izango ditu talde urdinak: Bartzelona, Reala, Rayo Vallecano eta Zaragoza. Lehen partida Katalunian jokatuko dute, datorren asteartean. Argote: «Bartzelonak liga du jokoan, arerio gogorra izango da, baina partida borrokatzera aterako gara. Momentu oso onean daude. Ez da erraza izango beraien etxean irabaztea. Saiatuko gara, zalantzarik gabe». Etxeko hurrengo partida Gipuzkoako derbia izango da. Momentu onean daude txuri-urdinak, baina entrenatzaileak gogorarazi duenez, Granadillakoak ere momentu onean zeuden Ugaldetxoko zelaia bisitatu zutenean. Azkeneko bi arerioak, ustez, samurragoak izan daitezke. Bi itzuliak, antzeko Dituzten puntu gehienak —hamazazpitik hamabi— bigarren itzulian eskuratu dituzten arren, talde urdinaren entrenatzaileak uste du gauzak ez direla asko aldatu lehen itzulitik bigarrenera. «Lehen itzulian merezi genuen puntu batzuk gehiago ateratzea, baina horrekin ez zoaz inora. Taldeak lehiatzen jarraitu du, bere buruarengan sinisten jarraitu du», ziurtatu du Argotek. Eta horrela, urtarrilaren 15ean, Espanyolen etxean, iritsi zen lehen garaipena. «Bagenekien lehen garaipena giltzarri izan zitekeela. Urteko lehen partida haiek arerio zuzenen kontra izan ziren. Maila honetan jarraitu nahi baldin badugu, bagenekien partida haiek bai ala bai irabazi behar genituela. Taldeak aurpegia eman zuen eta aurrera atera genituen partida haiek», esan du. Hala ere, bide osoa ez da gozoa izan. Egutegian markatuta zituzten hainbat partidetan huts egin zuten, partida onak jokatu arren. «Partida haiek irabaztekoak ziren, eta orain sufritzea tokatzen da», penatu da Argote. Jarraitu duenez, liga gogorra dela adierazi du, denek dutelako zer edo zer jokoan: txapelketa bera, Koparako sailkatzea, mailari eustea beste batzuk… Ligaren azken txanpara Oiartzungo plantilla «momentu onean» iritsiko dela uste du, fisikoki zein psikologikoki. «Maila fisikoan, asko eskatzen duten partidak dira, eta taldea puntu onean dago», esan du. Buruari dagokionez, igandeko garaipenak bultzada handia emango diela uste du: «Partidako lehen minutuetan, urduritasun puntu hori nabaritzen zitzaien. Gero gola iritsi zen, eta taldea egonkortu zen». Datorren denboraldiari buruz ez du deus ere entzun nahi Argotek. Bartzelonaren aurkako partida dute buruan. Datorren urtean ere haien kontra jokatu nahi dute, eta horren alde borrokatuko dute. Zalantzarik gabe.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.