Gaixotasun baten ondorioz hilda zinegile sanjuandarra.
Juanba Berasategi, Zinemira saria jaso zuen egunean.
Zinegile gisa marrazki bizidunen alorra landu zuen batik bat, eta aitzindaria izan zen ordura arte euskaraz ez zen industriaren sorreran. Euskarazko animazio zinemaren aitatzat jo izan da beti.
Kalabaza Tripontziaren egilea, bere
ekarpena oparoa eta oso aberatsa izan da.
Zinemira Saria jaso zuen 2013. urteko Donostiako Zinemaldian, 40 urteko ibilbideari aitortza, eta 2006. urtean Abadia Saria, Gipuzkoako Aldundiaren eskutik.
Herrigintzan eredu
1951. urtean jaio zen Juanba Berasategi, Donibanen, eta bertan bizi zen gaur egun ere. Herrigintzan erabat sustraitua, samina eragin du herrian bere heriotzak.
Gertukoa zuten zinegilea sanjuandarrek, eta beti laguntzeko prest, ezin zenbatzekoak dira herriarentzat sortutako lanak. Denon gogoan oraindik
aurtengo inauterietarako sortutako marrazki eta kartelak, Orreagako Gudaren errepresentazioan, herritarrak txertatuta.
15:00etan Errenteriako Zentolengo hilerrira eramango dute eta han emango diote azken agurra. Gaur arratsaldean eta bihar egun osoan harrera egingo du familiak bertan.
Erreakzioak
Juanba Berasategiren heriotzak lehen erreakzioak eragin ditu. Pasaiako EAJk, esaterako, prentsa oharra helarazi eta doluminak eman dizkio Juanba Berasategi zinemagile pasaitarraren senide eta lagunei.
“Kalabaza tripontzia,
Lazkao Txiki edo
Pernando Amezketarra, gure oroimenean gordeko diren lanak dira”, adierazi dute. “Gure eskerrik zintzoenak Juanbari, euskara eta euskal kulturaren alde egin duen lanagatik, eta nola ez, bere herriarekiko, Pasaiarekiko, erakutsi duen konpromisoarengatik. Goian bego”.