Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Nerea Abancens: "Telebistak klubari dirua ematen dio, baina gu lotuago gaude"

Oiartzun Kirol Elkarteko jokalariak iritzi artikulua argitaratu zuen pasa den astean. Gaian sakondu du Abancensek, eta bere baldintzen berri eman.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/04/28
napo

[Argazkia: Sandra Ayala Cano]

            Nerea Abancens Napo Oiartzun Kirol Elkarteko jokalariak (Pasaia, 1987) iritzi artikulua idatzi zuen pasa den astean, emakumeen futbolaren profesionalizazioak baldintzak hobetu ez dituela jakinarazteko. Iritzi artikulua idatzi zenuen, Bartzelonaren kontrako partida asteartean jarri zizuetelako kexatuz. Baina, oro har, emakumeen futbolaren baldintzen berri ematen zenuen. Edalontziak gainezka egin du zuen kasuan? Astelehenetan, hitzaldia izaten dugunean, esaten digute hurrengo asteburuetan zein ordutan jokatzen dugun. Aurreko batean ere gertatu zen, Athleticen kontra asteazken batean jokatu behar izan genuen, Championserako sailkatu zirelako. Beste behin ere, aurtengo denboraldian, telebistaren aginduz, Huelvan arratsaldeko seietan jokatu behar izan genuen. Guk lan egin behar dugu. Igande batean Huelvan 18:00etan jokatzen badugu, eta autobusez bueltatu behar baldin badugu, hurrengo egunean, astelehenean, lanera jarraian joan behar dugu. Barçaren kontrako partida astearte batean jokatu behar genuela esan zigutenean… ‘Zer gara, ligako pringatuenak?’, esan genuen. Asko haserretu ginen, sentsazioa genuelako Oiartzun ginelako ez gaituztela kontuan hartzen. Horretaz gain, emakumeen futbola izateagatik, baldintzak beste batzuk dira. Fundamentu gutxiagorekin… …edo baloratu gabe. Zerbait eskatzen digutenean edo zerbait inposatzen digutenean, gizonezkoen futbolean bezala inposatzen digute. Baina gero aukerak edota baldintzak ezberdinak dira emakumeenean. Hori eskatzen digute, baina gero ematen digutena ere halakoa izaten da. Ordutegiak jakiteko ere, epe laburrean esaten dizkizuete. Normalean bi aste lehenago jakinarazten digute ordutegia, batzuetan hiru. Huelvakoaren kasuan, esaten dugu ezin dugula, lanera joan behar dugula, baina presidenteak esaten digu telebistak agintzen duela eta ez dugula zer esanik. Nahi eta nahi ez ordutegi hori daukagula esaten digute, eta ahal den neurrian moldatu beharko garela partidetara joateko. Kasu askotan, jokalari batzuek ezin dute joan, eta suposatzen da profesionalak garela. Telebista sartu aurreko egoera zein zen? Aurten hasi gara profesionalak izaten. Kontratu bat badaukagu, horretara behartuta daude, baina kontratu horretan ordaintzen digutena justu-justu iristen da gasolina ordaintzeko. Kontratuetan hainbat ordu sartu ditugula jartzen du, baina ez da erreala ordu horiek sartu ditugula. Telebistaren aginduetara egoteak klubari dirua ematen dio, baina askoz lotuagoak gaude. Lehen guk aukeratzen genituen partiden ordutegiak: gure beharren arabera moldatzen genuen. Orain, profesionalak garenez, esaten duten guztia onartu behar dugu. Baina baldintzak ez dira hobeak. Mesede egiten digu, bai, emakumeen futbola jende gehiagok ikusten duelako. Baina bestela, ez. Zuengan ez du eraginik, orduan. Ekonomikoki, onura bakarra da hilabeteko 100 euroko soldata jasotzea. Gasolinan edo dena delakoan gastatzen dugu. Hilean 3.000 euro kobratuko bagenitu, eta igande arratsaldean jokatzea inposatuko baligute, beno, hori da dagoena. Baina beste gauza bat da, profesionalak garelako 100 euro jasotzea, eta 100 euro horiengatik dena onartu behar izatea. Nik, agian, nahiago dut ehun horiek ez kobratu. Zaila da kontua… Denek duzue lanen bat. Aurten taldea nahiko gaztea da, heldu batzuek utzi dutelako. Taldearen erdiak-edo lan egiten dugu, askok irakaskuntzan, oporrak hartzeko suposatzen duenarekin. Beste batek, adibidez, okindegi batean egiten du lan, eta horrek partida guzti-guztiak jokatu ahal izateko opor egunak hartzen ditu. Urteko gainontzeko garaietan ez dauka oporrik. Pixka bat komikoa dirudi egoerak. Esaten zenuen ligan bertan aldeak daudela gizonen talde indartsuak dituzten kluben eta besteen artean. Hala al da? Ez nuke lepoa jokatuko… Lehengo batean AFErekin (Espainiako futbolarien elkartea) elkartu ginen, eta esan ziguten gure klubak apenas ez duela dirurik jaso, beste klub askok bezala. Orduan, ordainketa horiek atzerapenarekin daude. Horregatik, bidaia guztiak autobusez egin ditugu,bat izan ezik: orduan anonimo batek bidaia ordaindu zigun Huelvatik bueltan lanera zuzenean joan behar ez izateko. Bidaia guztiak autobusez egin behar izateak esan nahi du ez garela baldintza berdinetan lehiatzen. AFEk esan zigunez, mutilen talde indartsuak dituztenek dute lehentasuna ordaintzerakoan. Ez dauka zentzurik.
«Aurrekoek gugatik egin duten borroka egin behar dugu, datozenengatik»
Baldintza horiek bizita ere, ilusioarekin joaten zarete. Bai. Oiartzunen identitate zeinu nagusiak sentimendua eta ilusioa dira. Pozik joaten gara entrenatzera. Egia da aurten fitxaketa asko egon direla, eta giroa pixka bat aldatu dela. Baina familia giroan bizi gara, guretzat Lehen Mailako partida bakoitza jokatzea ia amets bat bezalakoa da. Horrek ematen digu indarra lanera gaupasaz joateko edo hamabi orduz —lagunekin kantari— autobusez bidaiatzeko. Zaleen babesa ere handia da. Bai, Bigarren Mailan jokatzen genuenean, bai igoera fasean, baita Lehen Mailan ere, zaleen babesa ikaragarria izaten da. Beste zelaietan jende gutxi dago harmailetan, aurten ikusle kopurua handitu baldin bada ere, jende gehien joaten zen zelaia Karla Lekuona zela esango nuke. Indar handia ematen digu. Gainera, familia eta lagunak gurekin bidaiatzeak ere asko laguntzen digu. Puntu asko lortu dituzte denen artean! Igandean bertan, oso nekatuta geunden, psikologikoki ere, eta babes handia eman ziguten, eta beraiek atera zuten partida aurrera. Emakumeen futbolak etorkizunean hobera egingo duela uste duzu? Alderatzen, duela bost urte emakumeek ez zuten kobratzen, ez ziren telebistan agertzen, baina orain pixkanaka ematen ari da bultzada hori. Baina soldata duin bat kobratzeko, edo trenean edo hegazkinean bidaiatzeko baldintza horiek hobetzea… Nik ez dut biziko hori, baina 19-20-21 urte dituzten taldekide horiengatik borrokatzen ari naizela jakiteak harrotasuna ematen dit. Bost urte —edo auskalo zenbat urte— barru beste baldintza batzuk izango dituzte. Gugatik aurreko emakumeek egin zuten borroka orain guk egin behar dugu, datozenengatik. Lehiari dagokionez, pasa den igandean irabazita, nola ikusten duzu mailari eustea? Egia da helburua hurbilago dagoela, lehen jaitsiera bi puntura genuelako eta orain aldea beste bi puntutan handitu dugulako. Baina lau partida geratzen dira orain. Gure egutegia, behekoenarekin alderatuta, pixkat zailagoa dela esango nuke. Barça, Reala, Rayo eta Zaragoza dira gure arerioak, eta behekoen arteko lehian punturen bat aterako dute. Zaila ikusten dut puntuak erraz lortzea, baina aurreko asteburuko partidan puntuatzea ez zen batere erraza izan. Espero dut beste garaipen bat lortzea eta mailari eustea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.