Errenta aitorpena euskaraz egiten dutenen iazko portzentaia inoizko altuena izan da. Kopurua handiagoa izateko kanpainan ari dira Ttur-ttur, udala eta UEMA.
Ekainaren 26ra arte egin daiteke errenta aitorpena.
2016ko errenta aitortzeko epea irekita dago. Aurten ere errenta aitorpena euskaraz egiteko deia luzatu dute Ttur-tturr Euskaltzaleon Bilguneak, Oiartzungo Udalak eta UEMAk. Euren esanetan, herritarrek harreman oro euskaraz izan beharko lukete administrazioarekin.
Iaz inoizko portzentajerik onena izan zen. Zehazki, Oiartzunen egin ziren errenta aitorpenen %36,6 izan ziren euskaraz. 2004ko errenta aitorpenekin alderatuta, izugarrizko jauzia izan da. Orduan %6,2 izan ziren (ikus, beheko taulan, urtez urteko datuak).
Nabarmendu dutenez, gero eta gehiago dira etxean autolikidazio proposamena jasotzen dutenak. Kasu horretan ere, euskaraz jasotzea gogorarazi diete herritarrei.
Finantza erakundeen babesa
Urtero bezala, Oiartzungo finantza erakundeek babesa eman diote kanpainari. Euren bulegoetan kartelak jarrita egongo dira errenta aitorpena egiteko epeak irauten duen bitartean. Honakoak dira erakunde horiek: Laboral Kutx, Kutxabank, Nafarroako Rural Kutxa, Sabadell Guipuzcoano, La Caixa, BBVA, Lurgintza nekazarien kooperatiba eta Zubillaga aholkularitza. Ttur-tturrek eta udalak eskerrak eman dizkiete emandako babesagatik.
2016ko errentaren kanpaina ekainaren 26ra arte luzatuko da. Horregatik, oraindik egina ez duten oiartzuarrak euskaraz egin dezaten animatu dituzte.
Datuak, urtez urte
2004: 4.772 eginda, 297 euskaraz (%6,2).
2005: 4.945; 825 (%16,68).
2006: 5.077; 1.000 (%19,7).
2007: 5.314; 1.132 (%21,3).
2008: 5.476; 1.286 (%23,48).
2009: 5.451; 1.476 (%27,08).
2010: 5.469; 1.545 (%28,25).
2011: 5.523; 1.681 (%30,44).
2012: 5.391; 1.720 (%32).
2013: 5.314; 1.733 (%32,61).
2014: 5.328; 1.834 (%34,42).
2015: 5.372; 1.967 (%36,61).
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.