Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

27 lanpostu eskainiko ditu udalak

Udalaren lan eskaintza publikoak langileen egonkortasunean eragingo du Karrikiriren esanetan. Une honetan langileen %29 da bitartekoa, eta LEP Lan Eskaintza Publikoarekin %20 murriztuko dute behin-behinekotasuna.

Ikerne Zarate
Errenteria-Orereta
2017/05/03
Jaione Karrikiri alkate ordea eta Jon Collar Kultura zinegotzia agerraldian.

Jaione Karrikiri alkate ordea eta Jon Collar Kultura zinegotzia agerraldian.

Errenteriako Udalak 27 lanpostu eskainiko ditu. Jaione Karrikiri alkateordeak eta Jon Collar Kultura zinegotziak eman dituzte deialdiaren zehaztasunak gaur egin duten agerraldian. “Kalitatezko enplegua sortu” eta “kontsolidatzearekin” duen konpromiso eta borondatea oinarri hartuta egindako deialdia dela esan du Karrikirik. Egingo duen lan eskaintza publikoaren barruan, hamazazpi lanpostu txanda irekikoak dira eta beste hamarrak, berriz, barne promoziokoak. Lan eskaintzarekin Legegintzaldi Planean helburu eta proiektuak gauzatzeko estrategikoak diren beharrei erantzun nahi diela udalak erantsi du Karrikirik. Hala, deialdi irekian, zuzenbidean lizentziatu bat, lau gizarte laguntzaile, Udaltzaingoko zazpi agente, erizain bat,  ingeniari tekniko bat, bi delineatzaile (horietako bat elbarriei begirakoa da), eta elkarbizitza komunitarioko eta lankidetzako teknikari plaza bat dira lehiaketara aterako dituenak. Barne promozioan honako lanpostuak eskainiko ditu: HAZ Herritarren Arreta Zerbitzu integraleko arduradun bat, zerbitzu berean arituko diren hiru administrari, hezkuntza eta gazteriako teknikari bat,  kultura dinamizatzaile bat,  brigada ibiltariko hiru ofizial, eta gizarte zerbitzuetako zuzendari bat. Atzo bertan alkatetza dekretua egin zutela eta enpresa batzordearekin bildu direla zehaztu du, bestalde, eta horrenbestez,  LEP Lan Eskaintza Publikoaren eta plaza bakoitzerako hautaketa proben deialdiak aurten eta 2018an egingo ditu udalak. Lan eskaintza garrantzitsua Lan eskaintza “garrantzitsua” dela udalak egingo duena gaineratu du Karrikirik: “Egungo legediak udalari ezartzen dizkion mugak muturreraino eramaten ditu ahal diren plaza gehienak eskainiz”. Araudi hori betetzeko, hainbat plaza “lehenetsi”egin behar izan dituela azaldu du alkate ordeak, “horretarako, udal batek eman behar dituen zerbitzuak eta beharrezko kalitatea hartu dira kontuan”. Udalaren lan eskaintza publikoak langileen egonkortasunean eragingo du Karrikiriren esanetan: “2008ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Legearen eraginez udal langileen %29 bitartekoa da, eta LPE honen bidez behin-behinekotasuna %20ra gutxituko da”. Herritarren Arreta Zerbitzua 2018ko urtarrilean abiatu nahi du udalak eta Karrikirik zehaztu duenez agintaldiko “zutabe nagusienetakoa” da. Plantillan hutsik dauden eta deialdian sartu ez dituzten plazei dagokienean aurretik aipatutako lege mugengatik ez dituela eskaini udalak zehaztu du alkate ordeak, “nahiz eta gobernu taldearentzat lehentasunezkoak izan”. Horiek, zein barne promozioko beste 11  plazei etorkizunean helduko dietela gaineratu du.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.