Itsasontzia eraikitzen hasiko dira

Auzolanera biltzeko deia luzatu dute Bibliotekaren Lagunek eta Pasaiako Irrizaleek.

txotxongiloak, liburutegia

Haur eta gurasoek elkarrekin egoteko tokia izango dute

Donibaneko liburutegi berriko irakurketa txokoan jarri nahi dute, “irakurketa intimoa” laguntzeko, eta itsasontzi baten forma ematea erabaki dute, “herriko ikus gisa”.  Larunbatean hasiko dira  altzaria eraikitzen, eta auzolanera biltzeko deia luzatu diete herriko familiei Bibliotekaren Lagunek eta Pasaiako Irrizaleen Taldeak. Zehaztu dutenez, lehenengo saioan maketa egingo dute, “neurri naturalean”  eta hurrengo bi edo hiru saioetan, hainbat herritarren laguntzarekin (arotzak, margolariak, jostunak,…) Donibaneko liburutegian kokatuko duten eraikuntza osatzen joango direla aurreratu dute. Auzolanera bildu nahi direnek,  larunbatean (hilak 6), 17:00etan, Donibaneko udaletxe zaharrean azaldu besterik ez dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.