Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lau mendeko harremana ofizialdu dute

Pasaia eta Red Bay senidetzeko ekitaldia egin dute gaur goizean, Albaola Itsas Faktorian. Bi udalerrietako alkateek akordioa sinatu dute.

Erik Gartzia Egaña
Pasaia
2017/05/08
pasaia red bay 3

Gomez eta Stone, senidetzearen hitzarmena sinatzen.

Pasaia eta Red Bay (Labrador, Kanada) herrien arteko lau mendeko harremana gaur ofizialdu dute. Gaurtik aurrera, Pasaia eta Red Bay herri senidetuak dira. Senidetze hori gauzatzeko ekitaldia, Albaolan —non bestela— egin dute. Lehendabizi anfitrioi lanak egin duen Xabier Agote Albaolako presidenteak hartu du hitza. Jakinarazi duenez, Albaola hitza bera Kanadatik etorri zitzaien. “Parcs Canadakoek artxibategietan aurkitutako euskarazko hitzak bidali zizkiguten, ea zer zen genekien. Itsasontziek albo bakoitzean zituzten hiruna pieza ziren”, argitu du Agotek. Itsas faktoria XVI. mendean murgilduta dagoela ziurtatu Agotek: “Garai hura nolakoa zen imajinatzen dugu hemen. Baita Red Bay ere. Mende batez ehunka euskaldun izan ziren bertan, eta lotura handia dago bi herrien artean”. Orduko teknologia Euskal Herrian jaio eta Labradorrera eraman zuten, eta Red Bay da, Agoteren hitzetan, teknologia horren “kontserbatorioa”. Gaineratu duenez, ez da egongo bi herriren arteko senidetze hain justifikaturik. “Senidetze honen ondoren, kolaborazio ugari jaioko dira. Elkarlan horrek munduko itsas mapan jartzea nahi dugu”, bukatu du, bi alkateei hitza pasatu aurretik. “San Juan baleontziak batu gaitu” Izaskun Gomez Pasaiako alkateak adierazi duenez, senidetzeak hainbat gauza berri sustatzea ekarriko du. Hori etorkizunari begira. “Senidetze hau egitate historikoetan oinarrituta dago, partekatua dugun historia batean. Luze itxoin diogu egun honi. Senidetzea sinbolikoa, kitzikagarria eta berezia da”, esan du. Bi badietatik historia partekatua “balioan jarriko” dutela iragarri du Gomezek, desira batekin bukatu du interbentzioa: “Espero dut hitzarmen honek balio izatea gure kulturalak elkar ezagutzeko, eta batez ere, elkarri aitortza egiteko balio izatea”. “Ondarea sortu nahi dugu”
pasaia red bay 2

Hiru bandera jarri dituzte: Ternua eta Labradorreko ofiziala, Labradorrekoa eta Kanadakoa.

Pasaiako alkatearen ondoren, Red Baykoaren txanda izan da. Wanita Stonek euskal herritarrei eskerrak eman dizkie, bere eta berekin etorri direnen izenean. “Oso hunkigarria izaten ari da bidaia. Duela 400 urte euskal marinelek egiten zuten bidaiekin alderatuta, zeharo ezberdina da”, baietsi du. Red Bay gaur egun dena pasaitarren arbasoei esker dela ziurtatu du Stonek. “Gaur beste atal berri bat irekiko dugu gure herrien historian. Aberasgarria izango da”, baieztatu du. Horrela, Red Bayko haurrek Euskal Herria bisitatzea nahi du, baita hemengoek Labradorko toki hura bisitatzea ere. “Bi kulturen arteko elkarlanak”, jarraitu du Stonek, “aukera gehiago emango dizkigu ondarea sortzeko”. Xabier Agoteri eskerrak eman dizkio, izan duen etorkizun senagatik. Labradorreko azentudun Eskerrik asko batekin bukatu du hitzaldia. Sinadura, opariak eta bertsoak Pasaia eta Red Bayren arteko senidetze ofizialtzeko hitzarmena sinatu dute Gomezek eta Stonek. Stonek opari eman dio Gomezi: Red Bay Gizateriaren Ondare dela adierazten duten plakak, herriko emakume batek margotuta. Hiru hizkuntzatan daude plaka horiek: ingelesez, frantsesez eta —”garrantzitsuena”, Stoneren arabera— euskaraz. Gomezek zin egin dio udaletxeko toki on batean jarriko dutela. Pin batzuk ere trukatu dituzte, tokian tokiko motiboekin. Jon Maia bertsolariak bertso sorta bat bota du (entzuteko, joan behera), San Juan baleontzia egiteko plataformatik. Kanadako bandera, Ternua eta Labrador eskualdeko bandera ofiziala eta Labradorreko propioa zituen bere azpian. Baleazaleen bizitza gogorra deskribatu ditu Jon Maiak, eta Stone zinez hunkitu du. Ekitaldia bukatzeko, hamaiketakoa egin dute, sagardoa eta Idiazabalgo gaztarekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.