Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Aldundiak oiartzuarren proposamenak jaso ditu, 2018ko aurrekontuak zehazteko

Oiartzuarrek euren ekarpena egiteko aukera izan dute. Ekainaren 30era arte egin daitezke datorren urteko aurrekontuarentzako proposamenak.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/05/10
aurrekontuak aldundia

10:00etatik 19:00etara bitartean egon zen karpa, Doneztebe plazan.

Gipuzkoako Foru Aldundia 2018ko aurrekontuak prestatzen ari da. Horretarako, herriz herri ari dira herritarren ekarpenak biltzen. Atzo Oiartzunen izan ziren, Doneztebe plazan jarritako karpan. “Herritarren beharrei pultsua hartu, eta haien iradokizunak pertsonalki entzun eta jaso nahi ditugu”, esan du Imanol Lasa aldundiko bozeramaileak. Horrela, herritarrak entzutea ez ezik, aldundiaren jardueraren berri ere ematen dute. Gainera, aurrekontuen edukia azaldu eta laguntza eskaini zieten, balizko zalantzak argitze aldera. Horrez gain, Joseba Muxika Partaidetza zuzendariak topaketa egin zuen Oiartzungo kirol elkarteetako ordezkariekin. “Elkarte ehuna osatzen dutenengandik gertu egon nahi dugu”, esan du Muxikak. Izan ere, bere hitzetan, errealitatea ongi ezagutzen dute: “Balio handiko lana egiten dute. Lan hori erraztu eta aurrekontuak aberastu nahi ditugu haien eskarmentuarekin”. Ekarpenak egiteko bideak Atzo karpatik pasa ezin izan zuenak, ekainaren 30era arte izango du ekarpen edo proposamenak egiteko epea. Etxez etxe banatutako eskuorria bete eta aldundiak Donostiako Gipuzkoa plazan duen arretarako bulegoan utz daiteke. Internet bidez ere parte har daiteke, aldundiaren webgunean sartuz. Proposamenak bidaltzeko aukeraz gain, beste bi ere ematen dizkiete gipuzkoarrei. Batetik, Gipuzkoaren etorkizuneko erronka nagusia zein den zehaztea. Bestetik, aldundiak zein arlotan inbertitzea nahi dute. Baldintza bakarra hamasei urtetik gora edukitzea dela adierazi dute. Jakinarazi dutenez, proposamen guztiak memoria batean jasoko dituzte. Bertan zehaztuko dute zeintzuk onartu dituzten, zeintzuk ez, eta horien zergatiak azaldu. Datorren urteko urtarrilean parte hartzaile guztiei helaraziko diete. Proposamenak egiteko laguntza edo aholkularitza behar duenak, e-posta bidez edo telefonoz (943 11 39 60) jar daiteke harremanetan. Gipuzkoako 37 udalerrietan jarriko dute karpa, eta Oiartzun izan zen hirugarren geltokia. Gaur Pasaian egongo da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.