Oiartzun-Oreretako Metrokoadroka kolektiboak eta Pez Limboren artean sortutako antzezlana etzi taularatuko dute Donostian.
Pez Limbo konpainiakoek jokatuko dute antzezlana [Argazkia: Kauldi Iriondo].
Oiartzun eta Errenteria-Orereta artean kokatutako Metrokoadroka kolektiboak eta Pez Limbo antzerki konpainiak elkarlanean sortu dute Miss Karaoke antzezlana. Apirilaren 5ean estreinatu zuten antzezlana Gasteizen, eta Gipuzkoan egingo duten lehen saioa izango da etzikoa.
Oier Guillanenak dira testuak, eta
Hitzari adierazi zionez, deseraikitzea du oinarri, baita identitateen gaia ere. Umorea, absurdoa eta performance-a uztartzen ditu DSS2016ko Dramaturgia Berriak deialdian sartu zen obrak.
Miss Karaoke antzezlanaren emanaldia Donostiako Antzoki Zaharrean emango dute, 20:00etatik aurrera.