Biharko manifestazioaren harira, trafiko aldaketak
17:30etik 19:30era Erdialdea erabat itxita izango da trafikoarentzat.
Nazio manifestazioa deitu du bihar Errenteria-Oreretan Kalera Kalera dinamikak. 17:30ean abiatuko da manifestazioa Herriko plazatik eta bi ordu beranduago amaitzea aurreikusi dute. Horren harira, trafikoari eragingo dioten hainbat neurri hartu ditu Udaltzaingoak, parte hartzaileen segurtasuna bermatzeko eta inguruetan trafikoa arina izan dadin.
17:30etik 19:30era trafikoa moztuko da Lartzabal, Gaztela-Mantxa (Renfe), Errioxa eta Pablo Iglesias biribilgunetan; Donostia kalea kontrako norabidean zirkulatzeko prestatuko dute; Kaputxinoetako tunelean, Touring etorbidean eta Nafarroa etorbidean trafikoa moztuko dute; eta azkenik, Erdialdean trafikoa erabat moztuta egongo da. Horren harira Erdialdea saihestu eta GI-636 errepidea erabiltzea eskatu die gidariei Udaltzaingoak.
Autobusentzat berriz, Masti Loidi industrialdean prestatuko dute aparkalekua, 30 bat autobusentzat, eta Lousada-Arramendin 15 autobusentzat.