17:30etik 19:30era Erdialdea erabat itxita izango da trafikoarentzat.
Hilaren 27an tailerra egingo du Sortuk, herriko egoera esparruka aztertzeko. Datozen urteetarako bide orria prestatuko dute ondoren.
Joan den asteleheneko Gobernu Batzordean obren kontratazioa egiteko prozedura martxan jartzea erabaki zuten.
Martxan da Antxoberfest; gaur, 20:00etan zabalduko dute garagardo azoka.
Errenta aitorpena euskaraz egiten duen herritar kopuruak gora egin badu ere azken urteetan, "bultzada berezia" eman nahi diola esan du udalak, joan den urteko emaitzak hobetzeko.
Jade taldeak kontzertua eskainiko du bihar, San Pedron, Aniztasuna opatzeko antolatutako egitarauaren barruan.
Oiartzun Kirol Elkarteko talde nagusiak Madrilen jokatuko du igande eguerdian. Atzetik dituen bi taldeek elkarren kontra jokatuko dute.
Bihar ospatuko dute oiartzuarrek II. Euskal Jaia herriko kaleetan barrena. Oiartzungo dantza, musika, kirol eta gastronomia elkarteak bigarrenez batu dira, euskal kulturari bultzada emateko.
Parkeak izan behar dituen ezaugarriak, herritar, ordezkari, erabiltzaile eta eragileekin batera zehaztu nahi ditu udalak.
1977ko Amnistiaren Aldeko Astea gogoratzeko ekitaldien barruan, tour politikoa egin dute Errenteria-Oreretan, Jon Graciak gidatuta.
Martxoaren 11n Iruñean atxilotutako Oreretako lau gazteen aldeko elkarretaratzea egingo dute gaur 19:30ean Herriko plazan.
Perurenako Auzolan frontoiko probalekuan 56 plazako marka jarri nahi du Emarri harri proba taldeak, zaleen animoen laguntzarekin.