Jade talde kubatarrak kontzertua eskainiko du larunbatean San Pedroko udal aretoan.
Pasaiako Udalak egitarau zabala atondu du Aniztasunaren Astearen bueltan. Asteburu honetan hasiko dira jarduerak eta ekainera arte luzatuko da egitaraua. Tartean, erakusketak, ikus-entzunezkoak, topaketak, musika… denetarik izango da, beti ere udalerrian bizi diren jatorri askotako pertsonen elkargune izan eta herritarren elkar ezagutza bultzatzeko asmoz.
Musikarekin abiatuko da egitaraua, bihar, Jade bikotearen erritmo kubatarrekin. Bi emakumek osatzen dute taldea, Anaysa Prieto Pedroso eta Maygred Felina Bourricaudy Blanco. Musikagilea eta abeslaria bata, gitarrista bigarrena, musika kubatar garaikidea sortzen dute elkarrekin.
Beren kontzertuaren aurretik, film labur bat proiektatuko dute eta ondoren mahai-ingurua izango da, ikusleen partaidetzarekin. Hizpidea, musika egiten duten emakumeak eta beren bizipenak. 18:00etan da zita, udal aretoan.
Egitaraua
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.