Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Arramendirentzat etorkizun komuna eraiki nahi du udalak

Parkeak izan behar dituen ezaugarriak, herritar, ordezkari, erabiltzaile eta eragileekin batera zehaztu nahi ditu udalak.

Ikerne Zarate
Errenteria-Orereta
2017/05/12
Gracia eta Lemos Arramendiko parte hartzea aurkezten gaur agerraldian.

Gracia eta Lemos Arramendiko parte hartzea aurkezten gaur agerraldian.

“Arramendi parke bat baino gehiago da”. Argi esan dute Eñaut Gracia Parte Hartze  zinegotziak eta Bernar Lemos Hirigintza zinegotziak, Arramendi parkea diseinatzeko udalak abiatu duen parte hartze prozesuaren aurkezpenean. Parkeak izan behar dituen ezaugarriak, herritar, ordezkari, erabiltzaile eta eragileekin batera zehaztu nahi ditu, gainera, “ikuspuntu global batetik begirada guztiak integratuta”. Legegintzaldi planean Arramendi birdefinitu eta eta erabilera hobetzeko konpromisoa hartu zuela udalak ekarri du gogora Lemosek: “Herriarentzat berebiziko garrantzia duen gunea izanik, tokiko gobernuak herritarrak inplikatu nahi izan ditu parte hartze prozesu honetan”. Horrekin batera, auzo batzarretan, Arramendiren gaia behin baino gehiagotan aipatu dela nabarmendu du, “batez ere, Agustinak, Gaztaño eta Pontika auzokoetan”. Eremu librea da Arramendi, eta kaskotik 500 metrora dago. 161.191 metro koadroko azalera du, Gaztaño, Pontika eta Agustinak auzoekin ditu mugak, eta hegoaldean GI-20 errepidearekin du muga. Hiru lerro nagusi hartu dituela udalak helburua betetzeko azaldu du Graciak: “Epe laburreko akzio plana, epe ertain eta luzerako garapena zein bisioa partekatzea; herri garapen estrategian prozesu demokratikoak inplementatzea; eta paisaia, natura eta eraiki gabeko espazioen inguruko hausnarketa sustatzea”. Deliberazio Gunearen fasea Lehenengo bi faseak egin dituzte. Lan talde teknikoak datu bilketa egin du, eta bigarren fasean elkarrizketak izan dituzte zenbait udal teknikarirekin eta hainbat eragilerekin. Hirugarren fasea abiatuko orain udalak, Deliberazio Gunearen fasean. Horren barruan,  lau egunetan zehar Arramendiren gaineko formazio eta lan saioak egingo dituzte. Informazio gehiago eta izena emateko Herri Bizia web orrira jo behar dute interesdunek. Saio horiek amaituta, prozesua ixteko, itzulketa egingo dute: “Parte hartu duten eragile eta pertsonei txosten bat emango zaie”. Erabaki esparruak eta aukerak zehazten dituzten araudiak eta printzipioak kontuan hartu dituztela gaineratu du Garciak, “Hiri Antolamendurako Plan Orokorra, Arramendi 36 sektorearen Plan Berezia, eta Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailarekin adostutako 2008ko lankidetza hitzarmena”. Saioak
  • Hilak 19, ostirala. 18:00-20:00 Aurkezpena, formakuntza zein dibulgazio jardunaldia.
  • Hilak 20, larunbata.  10:00-13:00 Gerturaketa, taldekako mahaiak.
  • Ekainak,9  ostirala. 18:00-20:00 Diagnosi tailerrak.
  • Ekainak 10, larunbata. 10:00-13:00 Hausnarketa mahaiak eta akordioen zerrenda.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.