Martxoaren 11n Iruñean atxilotutako Oreretako lau gazteen aldeko elkarretaratzea egingo dute gaur 19:30ean Herriko plazan.
Ehunka lagunek hartu zuten gazteak askatzea eskatzeko martxoan egindako manifestazioan.
Martxoaren 11n Iruñean atxilotutako Oreretako lau gazteen aldeko elkarretaratzea egingo dute gaur 19:30ean Herriko plazan. Horietatik hiru espetxeratu zituzten, laugarrena adin txikikoa da, eta Iruñeko espetxean jarraitzen dute behin-behinean. Oraindik argitzeko dago auzia Iruñeko epaitegiaren esku edo Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku geldituko den. Laugarren gaztea, adingabea, hilabete honetan Madrilen deklaratzera deituta dago.
Espetxeratuak aske uzteko eskaera egin du gazteen defentsak, Nafarroako Auzitegiak apirilaren 11n emandako ebazpena aintzat hartuta. Gertatutako ezin dela terrorismotzat kalifikatu, eta Iruñeko epaitegi arruntak hartu behar duela bere gain auzia esan zuen .
Lau gazteen aldeko elkarretaratzea Gure Seme-Alaben Etorkizunaren Alde plataformak eta gazteen gurasoek deitu dute.