Errenta aitorpena euskaraz egiten duen herritar kopuruak gora egin badu ere azken urteetan, "bultzada berezia" eman nahi diola esan du udalak, joan den urteko emaitzak hobetzeko.
Udalak kanpaina abiatu du herritarrek errenta aitorpena euskaraz egin dezaten.
Herritarrek errenta aitorpena egiteko garaian euskararen alde egitea nahi duela eta, kanpaina abiatu du lehenengoz Lezoko Udalak.
Errenta aitorpena euskaraz egiten duen herritar kopuruak gora egin badu ere azken urteetan, “bultzada berezia” eman nahi diola esan du udalak, joan den urteko emaitzak hobetzeko.
Errenta aitorpena egiteko hiru bide daude: Autolikidazio proposamena, mekanizatua eta internet bidezkoa. Udalak herritar guztiak animatu ditu euskara aukeratzeko errenta aitorpena egiteko garaian, “guztion artean euskarari bultzada eta indarra eman diezaiogun”. behin amaituta, Gipuzkoako Foru Aldundiak euskaraz zein gazteleraz egin diren aitorpenen kopuruak kaleratuko ditu.