Oiartzungo saltegiko langileek lau greba egun deitu dituzte, hilaren 27 eta 29rako, eta ekainaren 3 eta 5erako. Ez daude ados enpresaren proposamenekin.
Hilaren bukaeran eta ekaina hasieran egingo dute greba.
Carrefourreko langileek hiru greba egun deituak zituzten asteburu honetarako.
Bertan behera utzi zituzten, zuzendaritzak negoziazio prozesua abiatzeko prestutasuna zuelakoan. Enpresako arduradunekin ostiralean bildu ziren, baina ez ziren gustura atera. Langileek salatu dutenez, enpresaren asmoa ez da “benetako negoziazioa” abiaraztea, eta aurkeztu zituzten proposamenak ez datoz bat langileenekin. Bederatzi puntuko zerrenda jarri zuten mahai gainean.
Horregatik, beste lau greba egun deitu ditu Carrefourreko enpresa batzordeak. Hilaren 27an eta 29an izango dira lehen biak, eta ekainaren 3an eta 5ean gainontzeko biak. Langileek argi dute euren helburuak lortu arte jarraituko dutela borrokan. Euskal Herrian bizi eta lan eginda, hemengo baldintzak izan nahi dituzte. Mobilizazio horiek apirilean egin zituztenen jarraipena izango dira.