Haurtzaro eta Elizaldeko LHko 5. eta 6. mailako ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoa plazaratuko dute ostegun arratsaldean.
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak Madalensoron ariko dira.
Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleak bertso ofiziotan ariko dira datorren ostegunean. 258 ikaslek hartuko dute parte Madalensoro pilotalekuan egingo duten bertso saio bikoitzean.
Mailaka ariko dira. Lehenik, 17:15ean, bosgarren mailako ikasleen txanda izango da. Hiru ordu laurden beranduago hasiko da seigarren mailakoena.
Ikasturtean ikasi eta landutakoa eramango dute taula gainera. Euskara Biziberritzeko II. Planaren barruan, Oiartzungo Udalak ahozkotasuna lantzeko bertsolaritza sustatzen du.