Mobilizazioen egutegia adostu eta lanuzteetara batzeko proposamena eztabaidatuko dute.
Pasaiako portuko zamaketariak, lehengo ostiraleko elkarretaratzean.
Bihar (hila 18), 13:00etatik 15:00etara, batzarrean elkartuko dira Pasaiako portuko zamaketariak. Enpresa batzordeak jakinarazi duenez, datozen egunetarako mobilizazioen egutegia adostuko dute eta
deituta dauden lanuzteetara batzen diren erabakiko dute.
Dekretuaren kontrako jarreran berretsi da enpresa batzordea, “aurrera urrats txiki batzuk” lortu dituzten arren, ez delako bermatzen lanpostuei eta lan baldintzei eustea. Dekretu berriak “eredu aldaketa bat” dakarrela uste dute , “lan finkoak eta eskubideak, behin-behinekotasuna eta prekarietaterengatik ordezkatuz”.