"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Zamaketariek grebara deitu dute

PPren gobernuak ostegunean eramango du sektorea liberalizatzea helburu duen dekretua Espainiako Kongresura.

zamaketariak

Pasaiako portuko zamaketariak, dekretuaren kontra Antxon egin zuten manifestazioan.

PPren gobernuak ez du lortu zamaketariekin akordiorik. Aitzitik, dekretua aurrera ateratzeko orain arte ez zuen gehiengoa lortu duela dirudi, Ciudadanos eta EAJren babesari esker, eta PDECATen abstentzioak ahalbidetuta. Gauzak honela, ostegunean eramango du PPren gobernuak dekretua kongresura, eta horri erantzutez grebara deitu dute zamaketariek. Hilaren 19tik (ostirala) ekainaren 9ra bitarte lanuzteak egingo dituzte portuetan, eta tartean izango dira baita ere Pasaiako zamaketariak. Maiatzaren 24, 26, 29 eta 31n eta ekainaren 2, 5, 7 eta 9an egingo dituzte lanuzteak, ordu bakoitietan. 6.000 langileen lanpostuak bermatzea eta dekretua atzera botatzea eskatzen dute zamaketariek, “benetako negoziazioari ekiteko”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.