Batelerentzat urrea eta zilarra Hibaikarentzat
San Juanek irabazi du asteburuan Mutrikun jokatu duten Trainerillen Euskadiko Txapelketan; Hibaika izan da bigarren.
San Juango batelerek garaipenak pilatzen jarraitzen dute. Trainerilletako Euskadiko Txapelketa irabazi dute atzo, Mutrikun. Hibaika izan da bigarren, hemeretzi segundora, eta ondoren helmugaratu dira Orio eta Deustu. Mutiletan, Bizkaira eman dute Euskadiko titulua. Zierbanak irabazi du eta Bermeo izan da bigarren. Hirugarren eta laugarren, hurrenez hurren, Hondarribia eta Koxtape. Gazte Mailako mutil sanjuandarrek ere lortu dute domina, brontzezkoa, hirugarren postuan sailkatuta, San Nikolas eta Kaikuren atzetik.