Gizarte zerbitzuetako programetarako diru laguntza eskaerak egin daitezke
Gizarte Zerbitzuak azpisailari dagozkion programak diruz laguntzeko eskaerak aurkezteko epea zabaldu du udalak. Gizartegintzan pertsona, familia, talde edo komunitateekin jarduten duten elkarteek, eta Errenterian kokaturik dauden gizarte zerbitzuen eremuan zehazki lanean ari diren elkarteek egiteko aukera izango dute. Azken horiek, lokalaren oinarrizko gastuetarako ematen diren laguntzetarako eskaera egiteko aukera izango dute.