Idazle estatubatuar feminista zenaren 'Hormako paper horia' eleberria jorratuko dute gaur arratsaldean. Datorren hilabeterako 'Dantzaldia' irakurriko dute.
Charlotte Perkins-Gilman, ‘Hormako paper horia’ eleberriaren egilea.
Oiartzungo irakurketa taldeak hileroko zita du gaur arratsaldean. Charlotte Perkins-Gilmanen Hormako paper horia ipuina aztertuko dute. AEBtako literatura feministaren aitzindarietako bat izan zen Perkins-Gilman, eta 6.000 hitz inguru dituen liburu hori erdi-autobiografikoa da. Egileak erditu eta ondoren jasan zuen depresioan idatzi zuen liburua. Gaurko saioa 20:00etan izango da, Manuel Lekuona liburutegian.
Ekainerako lanak ere zehaztuta dituzte. Irene Nemirovskyren
Dantzaldia eleberriaren irakurketa hitzartu dute. Eider Rodriguez oreretarrak itzuli du euskarara.
Nemirovsky Ukrainan jaio zen, eta 1919an Frantziara alde egin zuen. 1930ean argitaratu zuen
Dantzaldia. Bertan, nerabezarotik heldutasunerako pausoa ematen ari den neska judu-alemaniar bat da protagonista, eta amarekin duen harreman zaila deskribatzen du. Gurasoek 200 lagunentzako dantzaldia prestatu dute, Pariseko goi klaseen aitortza jasotzeko.
Ikasturteko azkeneko saioa izango da ekainekoa. Behar bezala bukatzeko, afari-merienda egingo dute.