Antzerkia, zuzeneko musika eta hainbat gauza egiteko txokoak egongo dira igande goizean, Urmendi haur eskolaren egoitzan.
Hainbat txoko egongo dira, aurten ere, Urmendi Festan.
Urmendi haur eskolak bere komunitatearentzako festa prestatu du iganderako. Haur eskolaren egoitzan bertan izango da urteroko ospakizuna.
10:30ean hasiko da Urmendi Festa, guraso eta irakasle talde batek prestatutako antzerki sorpresa batekin. Gero txokoak irekiko dituzte: taloena; fruta eta zukuena; goxo denda; mural margoketa eta photocall-a.
Guraso eta irakasleak arduratuko dira zuzeneko musikarekin festa girotzen. Mokadutxoa jan ondoren, 13:00ak inguruan bukatuko da aurtengo Urmendi Festa.