Gaetxeko skateparka scooterrentzako izango da larunbat arratsaldean. Hainbat ekitaldi gehiago antolatu dituzte, hurbiltzen direnen gozagarri.
Scootlarien jauziekin gozatzeko aukera egongo da larunbatean.
Gaetxeko skateparka scoot jaialdiaren eszenatokia izango da datorren larunbatean. Arratsalde osoan zehar ekitaldiak egingo dituzte bidegorri ondoko parkean. Scoot saioez gain, graffiti tailerrak egingo dituzte.
Hip-hop eta break dancerik ez da faltako, Eli Carcedo eta Arantza Balentziagak gidatutako saioan. Oreka ongien mantentzen dutenek slackline zirkuituan erakutsi ahal izango dute. Arratsaldea girotuko duen musikarik ez da faltako, eta hainbat sari zozkatuko dituzte. Scoot jaialdiarekin bukatzeko, afari merienda egingo dute.
Eguraldi txarra eginez gero, Elizalde Herri Eskolan egingo dituzte jarduera horiek guztiak.