Ametsen Bidea luzea izango da. Baina zati bat, oso esanguratsua, bihar da. Kirol erronkak eta elkartasun jaiak bat egingo dute Lezon.
Ametsen Bidearen bultzatzaileak, egitasmoa aurkezten.
Lezo elkartasunaren erdigune izango da bihar, larunbata. Elkartasunaren, ilusioaren eta helburu jakin baten alde lanean dabiltzanen bilgunea. Helburua da gaixorik dauden haurrei itxaropenaren bidea erraztea, babesa dutela sentiaraztea, emozionatzea, eta bakarrik ez daudela jakinaraztea. Ametsen Bidea da egunaren izena. Amesteko eguna.
Arkaitz
Kalu Ericek, 04:00etan hasita, Mutriku eta Hondarribia (Lezotik) lotuko ditu haur horien alde, ume horiek laguntza behar dutela ikusarazteko. 15:30ean hasita, Juneren Hegoak eta Markelen Irria taldeetako kideek egun oparoa, festa giroan, baina mezu askorekin, antolatu dute. Bildutako diru etekina Donostiako Ospitaleko Haurren eta Amen ataleko gela eta korridoreak humanizatzeko erabiliko dute. Helburu duina.
Hona, esteka bidez, egunaren mamia eta bestelako xehetasunak ulertzeko gida: