"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Ametsen Bidea egiteko abestia

Ametsen Bidea egitasmoa gorpuzten ari da. Hilaren 27ko elkartasun kirol erronka eta jaialdia gero eta jarraitzaile gehiago biltzen ari dira.

ametsen.bidea

Maider Zabalegi eta Xabier Solano, grabazioaren une batean.

Ametsen Bidea egitasmoa egingo dute hilaren 27an. Bi adar ditu proiektuak: Arkaitz Kalu Ericek 120 kilometroko erronka burutuko du egunean zehar, eta aldi berean, arratsaldean zehar jaialdia egingo dute Lezon. Markelen Irria eta Juneren Hegoak taldeen aldeko jaialdia da, Donostiako Amen Ospitalean hainba hobekuntza egiteko finantzazioa lortze aldera. Bada egunak badu abestia. Honakoa da Ametsen bidea-ren klipa: Besteak beste, Maider Zabalegik, Xabier Solanok, Garbiñe Sagastibeltzak, Oscar Portuguesek edo Urbil Artolak parte hartu dute. era batera edo bestera, kanta egiten. Ametsen Bidea egiteko badago abestia. Gaur (asteazkena) arratsaldean emango dituzte egitasmoaren gaineko xehetasun gehiago, Ametsen Bidea Donostian aurkeztuko dutelako.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.