Martxoaren 19koari jarraipena eman nahi diote, Euskal Herriko gainontzeko herritarrekin.
“Inoizko galdera ikurrik handiena” osatzea. Hori da Gure Esku Dago-k ekainaren 10erako bota duen erronka. Bilboko Euskadi plazatik Plaza Biribileraino galdera ikur handi bat osatuko dute, erabakitzeko eskubidearen alde.
Oiartzungo Gure Esku Dago-k egun horretan Bilbora joateko deia egin du. “Erabakitzeko aukera gauza dadin, gure esku dagoen guztia egingo dugula adieraziko dugu ekainaren 10ean”, iragarri dute. Bi aste barruko ekitaldian Herritarron Ituna aurkeztuko dute. Jakinarazi dutenez, euskal komunitate osoari zuzendutako itun demokratikoa da. “Erabakiaren bidean ate berriak zabaltzeko jaio den tresna da”, zehaztu dute.
Autobusa Oiartzundik
Pasa den martxoaren 19an egindako kontsulta gogorarazi du Oiartzungo Gure Esku Dago-k. “Oiartzuarrok pauso garrantzitsu bat eman genuen”, esan dute, “eta orain gainontzeko euskal herritarrekin batera pauso horri zentzu eta norabide komun bat emateko unea da”.
Bilboko ekitaldia finantzatzeko, konpromiso txartelak atera dituzte, bi euroan. Txartel horrekin batera, Bilbon erabiliko duten puxika banatuko dute. Datozen egunetan kalean jarriko duten mahaietan eskuratzeko aukera egongo da.
Gainera, ekainaren 10ean Bilbora joateko autobusa antolatuko dute. Amazkar tabernan edo Garmendi txokolategian eros daitezke txartelak (konpromiso txartela prezioaren barruan sartuko da). Helduek 12 euro ordaindu beharko dute, eta ikasle eta langabeek, berriz, 9.
Azkenik, Bilboko ekitaldia girotzen joateko asmoz, mosaiko bat egingo dute gaur zortzi (ekainak 2). 19:00etan gelditu dira horretarako.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.