Hainbat gai aztertuko dituzte datorren asteazkenean egingo duten udalbatzarrean. Tartean, taxibusaren zerbitzua luzatzeko proposamena.
Taxibus zerbitzua beste urtebetez luzatzea izango da puntuetako bat.
Etzi, hilak 31, maiatzeko bigarren plenoa egingo du Oiartzungo Udalbatzak,
hilaren 3an aurrekoa eginda. Etzikoan 11 puntu izango dituzte aztergai. Besteak beste, Ergoien, Gurutze eta Karrika auzoak Elizalderekin lotzen dituen taxibusa zerbitzua beste urtebetez luzatzea egongo gai ordenan.
Horrez gain, Ibargain Musika Eskolako ikasleek datorren ikasturtean bekak jasotzeko arautegia ere izango dute aztergai.
Estekan sakatuta ikus daiteke gai zerrenda osoa.